Ingurua

MILAGRO

+ Gure etxea Milagro herrian aurkitzen da, Nafar Erriberan zuzenki. Herriak, Nafarroa berak bezalexe, zonalde aski ezberdinak elkartzen ditu: inguru berdeak eta inguru lehorrak, mendiko aldea eta ibai ertzeko baratza emankorrak… paisaia nabarra osatuz.

+ Milagroren garapena ederki nabaria da “cueva de los moros” talaian kokatu ezkero. Gaztelu zaharraren babesean aintzinako kobazuloak etxebizitxak bihurtu ziren Aragoi ibaiaren ertzetara urbilduz gaur egungo Milagrora heldu arte.

+ Herriak, beraz, alde zahar interesgarria eta zerbitzu publikoak eskaintzen dizkigu: kiroldegia, parkeak, Osasun-zentroa, liburutegi eta Kultur-etxea, jantoki eta taberna ugari eta igerilekua (etxetik 100 metrotara).

+ Aragoi ibaia ardatza hartuz, ibilaldiak paregabeak dira. Beste izkututako toki artean aipa ditzakegu presa eta uhobia (herriko hitzetan “el hormiguero” -inurritegia- izendua).

+ Baina, inongo dudarik gabe, gure jendearen izakera hemen aurkituko duzuen altxorrik preziatuena da, Nafarroako Erribera alaitasunez, harremanetan sartzeko erreztasunaz, zintzotasunaz… aberatsa bait da.

fb fb

PROMOCIONES

promoactividad promootono promootono

Encuéntranos en:

TripAdvisor
Lea opiniones objetivas sobre nosotros